XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrain baten barne-anatomia. zakatz-arkua / zakatzak / bizkarrezurra / giltzurruna / muskulatura / igeri-maskuria / ezkatak / bihotza / gibela / liseri-aparatua / gonada / kloaka / 25. eskema.

1. Beren forma hidrodinamikoak, zein abantail ematen die arrainei?.

2. Hegatsek, zertarako balio dute?.

3. Ezkatek, zein funtzio betetzen dute?.

4. Ugal zelulak zein zulotatik zehar irteten dira kanpo-ingurunera?.

5. Giltzurrunak, nondik askatzen ditu hondakinak?.

6. Kloaka eta uzkia zulo berbera al dira? Arrazona ezazu.

7. Zertarako balio ote du arrainen igeri-maskuriak?.

8. Arrainen begiek, zergatik ez dute betazalik behar?.

9. Arrainen eskeletuari zein izen arrunt eman ohi zaio?.

10. Nerbio-sistema nola kokatzen da, liseri-aparatuaren gainetik ala azpitik?.

11. Arraina erostean, zergatik begiratzen da zakatzak ondo gorriak ote dituen?.